Gizarte Lokala
Elexalde auzoa 3
Liburutegia, ludoteka, KZ-gunea eta herritarrentzako batzar-gela dira bertan.
Funtzio anitzetarako areto hau aste barruan zarratuta egoten da (KZ-guneko monitorea datorrenean izan ezik), baina herritarrek noiznahi erabili dezakete, aurrez Udaletxean giltza hartuta. Liburuak etxera maileguan eramaterik ere badute, Udaletxean baimena eskatuz.
• Ludoteka:
Urrian hasi eta ekainerarte, zapatu eta domeketan.
Zapatuetan arratsaldeko 6etatik 9etara. Domeketan 5etatik 8etara.
5 urtetik gorako umeentzako da, baina 5 urtetik beherako umeak ere joan daitekez nagusi batek lagunduta.
• KZ-gunea:
5 ordenadore ditu, herritarrei Internetarako dohako sarbidea emateko.