Kokapena
Nabarniz Bizkaiko Lurralde Historikoaren ipar-ekialdean dago kokatuta, Busturialde eskualdean. Bilbotik 40 km.tara dago eta Gernika-Lumotik 9 km.tara.
Ispaster eta Gizaburuaga herriek egiten diote muga ipar-ekialdetik; Aulesti du mugakide hego-ekialdean; Mendata hego-mendebaldean; Arratzu eta Kortezubi mendebaldean eta Ereño ipar-mendebaldean.
Sarbideak
- Bi 3242 errepidea (Gernika-Ereño)
- Herri garraioa
Bizkaibus:
Gernikako autobus geltokitik irtetzen da
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:35 14:00 19:30-etan
Geralekuak: Loitxiaga, Argiarro, Elexalde-Artetxu, Zabaleta, Intxaurraga, Ikazurieta.
Nabarniz-Gernika taxi zerbitzua
Astelehenetan
Ordutegia:
Urten 8:15etan Nabarnizko Lekerika auzotik
Bueltatu: 13:00 etan Gernikako autobus geltokitik
Geralekuak: Merika, Elexalde, Loitxiaga.
Prezioa: 1,25€ joanaldi bakoitzeko. Txartelak Udaletxean salgai